ARTEA

Txaro Marañon artistak “Itsasoa ureztatuz” erakusketa jarri du, Gasteizen

Gasteizeko ARTgia aretoak Txaro Marañon artistaren Itsasoa ureztatuz erakusketa hartu du. Uztailaren 21era bitartean ikusi ahalko da.

Artistaren obraren oinarria zeramika da, baina  birziklatzetik hartuko elementu batzuk gehitzen ditu. Bertan ere Plastikozko irla saila dago, non plastikoak sorturiko zaborra eta lurraren lupetzaren arteko nahasketa bat sortu duen.

Beste serie bat Simbiontes deitzen da. Bertan gres materialarekin eta hondartzetan baturiko plastikoarekin eginiko objektuak lortu ditu,  bere hitzetan, “objektu artistiko plastiziboroak”. “Aurkitutako objektuak prozesu artistikoaren parte egitea oso ohiko da nigan, eta batzuetan elkarrizketa bat sortu da elementu horien artea: zeramika eta gehitutako elementuaren artean”.

Irantzu Lekue ARTgia sorgune & aretoaren arduradunak esan du, Txaro Marañonek lortu duela itsas giro bat, hausnarketarako beta eman nahi duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button