ESZENA

Kresala Dantza taldearen “Oteizaren kaxa beltza”, Gernikan

Datozen egunotan, antzerkia eta dantza izango dira protagonista Gernika herrian. Hala, larunbatean, ekainak 13, Kresala Dantza taldeak Oteizaren kaxa beltza izeneko lana eszenaratuko du bertako Lizeo Antzokian. Beste aldetik, datorren asteko asteartean, eta Glu Glu Produccionesek Vamos a contar mentiras toda la vida egingo du, Elai-Alai Aretoan.

Fausto Aranzabalen zuzendaritzapean, Kresala dantza taldeak Oteizaren kaxa beltzaren inguruan arituko da. Taldearen hitzetan “Jorge Oteizaren gainean eraikitako figura eta mitoa barik, haren obra hartu da aintzat Oteizaren kaxa beltza euskal dantza-ikuskizun berri hau zuzentzeko orduan. Ikuspegi kaleidoskopiko bat ematen saiatu gara, erabateko begirada bat, interesa bere egitekoan jarrita. Era berean, egiteko hori marko honetan ulertu behar da: bere bizi proiektu pertsonalak, nahiek, asmo esperimentalaren metodoek eta emaitzek, poesia- eta saiakera-sorkuntzak, ikerketek eta haurren heziketa estetikoak adierazi duten guztian. Haren lan guztia interpretatzen da halabeharrez hil, eta, ondoren, pertsonen baitan birsortuko den bitarteko gisa”

Glu Glu Produccionesen Vamos a contar mentiras toda la vida lanean antzerki aktore batek eta taula gainean sekula aritu ez den telebistako aktore batek topo egingo dute antzoki batean, eta komunean zer duten jakin nahi izango dute. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button