ESZENA

Koreografiako jarduera garaikideei buruzko tailerra Gasteizen

Maitzaren 4tik 8ra bitartean Claudia Diasek Denbora errealean egindako konposizioa: bulegoa / lanbidea / artifizioa / tresnak tailer trinkoa izeneko ikastaroa zuzenduko du Gasteizen KREAk antolatuta.

Tailerra KREAk AZALA-kin elkarlanean eskainiko duen Gorputz Egoerak izeneko ekimenaren baitan sartzen da eta, besteak beste, koreografoei, dantzariei, aktoreei, eta perfomer-ei zuezenduta dago. Tailerreko lan gehiena parte-hartzaile bakoitzari modu baikorrean aukeratu ahal izateko aske egingo duten tresnak eskaintzean datza. Bere helburua koreografiako jarduera garaikideetan prestakuntza bultzatzea da.

“Artifizioari uko egitea sorkuntza keinuari uko egitea da, aktorearen funtzioa asmatzea dela dioen ideiari uko egitea. Hortaz, tailerreko partaideen erronka funtzionario-baldintza onartzea eta beren keinuak ia-ia funtzionalak ez direla onartzea izango da. Horri dagokionez, ez da gertakaririk gertatuko. Gertakariak gertatzeko baldintzak sortuko dira. Horrek bulkaden eta ekintza erreflexuen garbiketa-lana eskatzen du. Bulkaden arabera jardutea edo akzio-erreakzio jolasera mugatzea ez da askatasunaren sinonimo. Askatasunaren eta benetakotasunaren itxura ematen du, ez pentsatzea aske eta benetako izateko baldintza izango balitz bezala”.

Tailerrei eta izen-emateei buruzko informazio gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button