ESZENA

Loraldia Terminala, gazteen harrobia

Loraldiak urtero eskaintzen die sortzaile gazteei tarte berezia, euskal kulturaren kimu berriek bere ahots propioa izateko. Bada, martxoaren 22an, sortzaile gazteen harrobia den Loraldia Terminalak hiru ekitaldi hartuko ditu: Itzal(iko) bagina, Sarri min ematen du akordatzeak eta Doodem.Trigger
Bilboko Zorrozaurreko irlan ospatuko da gaztetasunaren inguruko ekimen hau.

Aurtengo Loraldia Terminalari hasiera emateko Lokatz Loreak sormen taldea osatzen
duten hiru emakumek Itzal(iko) bagina egingo dute bertsoa eta antzerkia uztatuz. Jorratuko diren gaiak familia(k), osasun mentala, eta botere posizioak izango dira, besteak beste. Lau sortzaile hauen lan esperimentala eta berria da, eta Loraldia Terminala izango da aurrestreinaldia.

Dantza eta musika nahasten dira Doodem. Trigger piezan. Eñaut Zubizarreta Amaiur Luluaga eta Iñigo Xalbador bildu dira lanaren sorkuntzan. Ikuskizunak Atlantiko Beltzean zehar eginiko bidaia bat proposatuko du. Herriko musiketan oinarritzen da lan hau, betiere begirada berritzaile batekin.

Azkenik, Sarri min ematen du akordatzeak, Ibarrekolandako Batxilergo artistikoaren ikasleek egindako lan bikaina da. Ikasle hauek Joseba Sarrioandiaren unibertso literarioan zeharo murgildu dira, eta emaitza dantza, musika, teatroa eta poesia nahasten dituen lana da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button