ESZENA

Dantzak etxetik ikasi ahal izateko

Egoera honek etxean sartu gaitu, baina umoretsu, aktibo eta dantzazale jarraitzeko, www.dantza.eus webguneak euskal etxeetako dantzazale guztientzat hainbat bideo tutorial jarri ditu ikusgai, euskal dantzak ikasteko eta era berean une berezia pasatu ahal izateko.
Hala, Euskal Herrian eta munduko beste bazter askotan dauden euskaldun dantzazaleak berrogeialdi hau probestu ahalko dute dantza eginez.

Bideo sorta horretan makina bat adituk, dantzarik, eta irakaslek hartzen dute parte, hala nola, Josu Garate, Quico Puges, Miren Hazas, Itziar Otamendi, Jon Olazkuaga, Aurtzaka dantza taldea, Kattalin Ezkerra, Jon Iruretagoiena, edota Maialen Araolaza.

Bakoitza bere etxetik axuri beltza, Lapurdiko fandangoa, Igartzako ezpata-dantza, billantzikoa, zazpi-jauziak, eta abar ikasi ahal izango ditu.

Animo eta euskal dantzak ikasi!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button