ESZENA

“Dantza Sortutakoak” jaialdia egingo da Donostian

Asteburuan, otsailak 14 eta 15, Dantza Sortutakoak jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Donostian, Dantzaguneak antolatuta. Dantzako sormen-egitasmoei buruzko jaialdia da.

Film-emanaldi batekin hasiko da egitaraua, ostiralean, otsailak 14: Xabier Iriondoren Homming lanak otsoen artean hazitako neskaren bizitza kontatzen du, baso-ingurutik gizarte-bizitzara doan tartea, hain zuzen ere. Egiako Reflex gunean izango da emanaldia, 20:00etan.

Larunbatean, otsailak 15, jaialdia Gasteszena aretoan izango da: 19:00etatik aurrera, Sortutakoak programan zehar igarobideak. Proiektu aukeratuak 2011-2013 izeneko liburua aurkeztuko dute; bertan, Dantzagunearen egonaldi artistikoetan hautatutako egitasmoak biltzen dira.

Horrekin batera, Sortutakoak bosgarren deialdian aukeratutako egitasmoak aurkeztuko dira, bai eta Mikel Sarriegik zuzendu duen Aurtzaka Taldearen Sanjoanetako neskatxen esku-dantza Beasainen bideoa ere.

Amaitzeko, hiru lan antzeztuko dira: Eneritz Zeberioren On, Lasalaren Hooked (Still), eta Alioune Diagneren This line is my  path, 20:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button