ARTEA

BilbaoArten, “Dimensiones paralelas” erakusketa ikusgai

Gaur abiatuko da 2016an BilbaoArten bekaduna izan zen Cristian Villavicencio artistaren Dimensiones paralelas izeneko erakusketa. Uztailaren 7tik 26ra bitartean ikusi ahalko da arte zentro horretan.

Artistak  muga aldeko eremuen gaineko proposamen artistikoa luzatu du, eta horretarako  “proiektatutako irudiek, erregistratutako objetuek eta gailu teknologikoek laugarren dimentsio bat sortzen dute digitala, analogikoa eta gorputzen artean. Laugarren espazio horrek ezagutza zalantzan jartzen du eta zientzien, erakundeen eta artearen berrikusketa eta berrirakurketaren inguruko diskurtso eta kezken estaldurak ezagutarazten ditu”.

Villavicenciok lan egiten du Eskola Politekniko Nazionaleko Zientzia Biologikoen Institutuan (Ekuador) eta agian horrexegatik zientzien arlora igaro da. BilboArteren arabera, “Artista ikertzaile denean, artearen praxien mugak igarotzen ditu, diziplinarik gabe, beste diziplina batzuk lantzeko. Horrela jaio da Dimensiones paralelas.”

Erakusketan eskulturak, bideoak eta elementu mekanikoak paratu ditu artistak, eta metodo zientifikoa eta praktika artistikoa kontrajartzen ditu. “Ikuslea espezimen disekatuen eta ilustrazio historikoen aurrean jartzen du, eta horiek begiratzeko zer sistema sortu diren galdetzera eramaten du. Horrela, bada, ikerketa biologikoaren historia erregistratzeko moduaren inguruko kezka bat agertzen da”.

Erakusketa zabalik izango da astelehenetik barikura, eta hil honen 26an itxiko ditu bere ateak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button