ARTEA

“Hiriko Epifaniak” erakusketa, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak Carlos Garaicoa artista kubatarraren Hiriko Epifaniak erakusketa abiarazi du maiatzaren 14ra arte.

Erakusketak hiriko espaziotik egindako ibilbidea proposatu nahi du hiru instalazio handiren bidez. Hiru proposamenak honela definitu dituzte Azkuna Zentroko arduradunek: “Espazioan Fin de silencio (Isiltasunaren amaiera), atseden eta hausnarketa egiteko leku bat, 50eko hamarkadako Habanan zeuden saltokietako idazkunak poetikoki erreproduzitzen dituzten alfonbren multzo batez eratua; Alcantarillas (Estoldak), Bilboko zoruaren erreprodukzioa, ikuslea barneratzen den espazioan matxinada eta protesta lurzorutik etor daitezen, hiriak barren-barrendik hitz egin dezan; eta, azkenik, Partitura, musika-konposizio bat, hiriko kale-musikarien sonoritate desberdinetatik abiatuta partitura berri bat idazten duena, gaur egungo hiriaren erretratu bat eratuta”.

Carlos Garaicoa artista kubatarrak hurbiltze poetikoago bat egin nahi du hiriko espazioetatik eta “herriaren deia bueltatu nahi dio kaleari, objektu berezi batzuen eta hausnartzeko espazioen bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button