ESZENA

Dantza garaikideko egonaldirako deialdia egin du Azkuna Zentroak

Azkuna Zentroak Dantza Garaikideko Egonaldirako 2019ko deialdia egin du, Rotterdameko (Holanda) Dansateliers-ekin elkarlanean.

Egonaldi koreografiko honek bi aldi izango ditu: Lehenengo aldia hasierako ikerkuntza- eta sorkuntza-prozesurako izango da, eta Azkuna Zentroan izango da, 2019ko irailaren 1etik 30era bitartean. Bigarren aldia, berriz, pieza koreografikoaren sorkuntzara eta ekoizpenera bideratuta egongo da, eta Dansateliers-en instalazioetan egingo da, Rotterdamen, 2020ko otsailaren 24tik martxoaren 20ra bitartean.

Az-k baldintza materialak eta espazialak eskaini nahi dizkie sortzaileei, bere programazio eta ekintza-ildoekin lotura duten sorkuntzako proiektuak gara ditzaten. Era berean, herritarrei bide eman nahi die hausnarketa artistiko garaikidearen berri izateko, egindako artelanen edo sorkuntzako prozesuen bidez.

Inskripzioa egiteko epea deialdi hau urtarrilaren 1etik martxoaren 4ra arte egongo da zabalik. Deialdiari buruzko erabakia martxoaren 12tik aurrera jakinaraziko da.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button