ARTEA

Ekialde urruna, hurbilago

Txina, bertoko bizimoduak, ohiturak eta beste hamaika kontu gertuago izango dira gaurtik aurrera Donostiako KM Kulturunean, Ekialde urruna, hurbiletik hurbilketa bat egungo Txinari izeneko erakusketaren bidez.

Gaur egungo munduko ekonomian Txinak rol aski garrantzitsua jokatzen ari da, eta halere, gutxi dakigu ekialdeko inperioari buruz. Bera da bizirik dirauen munduko zibilizazio zaharrenetako bat, eta halarik ere, gutxi ezagutzen dugulako irudipena izaten dugu. Mundu horretan sakontzeko galderak hauek planteatuko dituzte: Identifikagarriak al zaizkigu haien parametroak? Zertan gara berdin eta zertan ezberdin? Zein lirateke elkar ezagutza eta hurbilketarako gakoak? Zein erronken aurrean jartzen gaitu Txina garaikideak?

KM Kulturunearen hitzetan, “otsailaren bi asteetan zehar, galdera hauen inguruan jarduteko hainbat ekitaldi antolatu ditugu Koldo Mitxelena Kulturunean, Okendo Kultur Etxean eta Ernest Lluch Kultur Etxean. Koldo Mitxelena Kulturuneko Areto Nagusian garatuko diren ekitaldiak Euskal txinatarrak izenburua dute, otsailaren 13tik 17ra, 18:30etan izango dira.  Astelehenetik ostiralera, lau hitzaldi jarraian eta ostiralerako mahai inguru bat hizlariekin. Hitzaldiok Euskal txinatarrek emanak izango dira, hau da, euskaldunak izanda edo Euskal Herriarekin harreman zuzena edukita Txinari lotuta urte luzeak daramaten lau pentsalariekin: Rafa Egiguren, Juan Gorostidi, Jesús Ferrero eta Iñaki Preciado Idoeta”.

Ekitaldi horien gaineko xehetasunak hemen dituzue. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button