ESZENA

Dantzan Bilaka zikloaren azken hiru ikuskizunak, Donostian

Larunbatean, urriak 24, Dantzan Bilakaren IX. edizioaren amaiera egingo da Donostiako Gazteszena aretoan, 19:30etik aurrera. Bertan, hiru koreografia taularatuko dira: Besteok (Garazi Lopez de Armentia), Encuentros (Denis Santacana) eta Punto de fuga (David Guerra)

Dantza Bilakaren arabera, Besteok piezak gizabanako edo kolektibo gisa sortzen ditugun mugimenduak jorratzen ditu. “Zertan garen besteen desberdinak, eta zertan garen berdinak. Masak nola eragiten digun, edo hartan nola integratzen garen. Bultzatu egiten gaitu? Geldiarazi egiten gaitu?”.

Encuentros lanak, berriz, bi ezezagunen arteko topaketaren inguruan ardazten da. “Zer gertatuko litzateke komunikazio-ekintza hori gerta dadin uztea erabakiko bagenu? Zer gertatuko litzateke espazio-denbora aldatu ahalko bagenu, abiapuntu hori beste amaiera baten hasiera izan dadin?”

Azkenik, Punto de fuga ibilbide paraleloak dituzten bi norbanakoren arteko harremana aztertzen du. “Topatzea, elkarbanatzea, alderatzea, ezagutzea, ukitzea, sentitzea, borrokatzea, hunkitzea edo babestea dira ihespuntuaren garapen eta bilakaeran sortzen diren beharretako batzuk”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button