ESZENA

Haatik dantza konpainiaren “Lau Eme” ikuskizunak biran jarraituko du udan ere

Haatik dantza konpainiaren Lau Eme ikuskizuna, Akitaniako Saint Genis d´Hiersac herrian ospatuko den Les Sarabandes jaialdi ospetsuan izango da asteburuan bere birari jarraipena emanez. Jaialdi entzutetsua da berau, zuzeneko emanaldi eta arte plastikoak biltzen dituena, eta aurtengoan, 80 antzerki, dantza, zirku eta musika ikuskizun antolatu dituzte, eta Lau Eme ikuskizuna horien artean izango da.

Haatik euskal dantza konpainiak iaz emakumeari ikusgarritasuna emateko sortu zuen lana Gasteizko Kaldearte jaialdian aurkeztu den geroztik, Bartzelonako NunOff eta Liburneko Fest´Arts jaialdiak bisitatu ditu, eta uda partean ere han hemenka ibiliko da biran.

Hala, uztailaren 12an, Eskoriatzako Errekan gora jaialdian; uztailaren 20an, Andoaingo Kale Giroan; abuztuaren 2an, Hernaniko Uda parkean; abuztuaren 4an, Baigorriko festetan, eta abuztuaren 15etik 17ra, Landetako Luxey herriko MusicAlaRue jaialdietan eskainiko dute dantza ikuskizuna.

Konpainiak azaltzen duenez, bere azken proposamenak,  “emakumeari ikusgarritasuna ematea ez ezik, urteetan zehar haien ahalduntzea lortzeko bidean egin behar izan duten borroka ere agertu nahi du, zuzeneko ahotsak, arretaz egindako mugimenduen bilaketak eta estetika sendoaren sentsazioez betetako dantza sormen honen bitartez”.

Ikuskizunaren xehetasunak eta biraren egutegia, Haatik Dantza Konpainiaren web orrialdean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button