ARTEA

“Hemen dragoiak daude” erakusketa San Telmo Museoan ikusgai

Mikel Otxoteko artistaren Hemen dragoiak daude erakusketa, San Telmo Museoko Laborategia aretoan ikusgai izango da datorren urteko urtarrilaren 7ra arte, doako sarrerarekin.

Artea abian proiektuaren barruan kokatu behar da Mikel Otxoteko artistaren proposamena (aurreko edizioetan Nagore Amenabarrok, Oier Iruretagoienak eta Kimia Kamvarik parte hartu zuten). Erakusketa programa horrek sorkuntza garaikideari eman nahi dio protagonismoa, garapen fasean dauden artistei bultzada emateko xedez.

Mikel Otxotekoren Hemen dragoiak daude erakusketan ikus-entzunezko materiala, eskulturak, instalazioak, mapak eta dokumentazio historikoa biltzen dira.
Honela azaltzen du proiektua Mikel Otxotekok berak: “Hic sunt dracones (Hemen dragoiak daude) antzinako itsas kartografian erabiltzen zen esamoldea da. Honekin, ezezaguna den orok dituen arriskuez ohartarazten zituzten nabigatzaileak. Hala, mapetan, Ternua, ofizialki oraindik ere herensuge ezkatadun bat bezala agertzen zen. Hala ere, ur hotz eta urrun haietan euskaldunek bakailaoa harrapatzen zuten eta sasoi baterako kokaleku txikiak ezartzen zituzten XVI. mendearen amaieratik; Saint-Pierre et Miquelon uharteetakoa kasu. (…) Gaur egun Frantziako itsasoz bestaldeko lurraldea den St. Pierre portua, hainbat nazionalitatetako marinelek erabili zuten. 1971n, artean, euskaldunak eta galiziarrak kontsultategi txiki batean artatzen zituzten. Bertan egiten zuen lan Margarita Olazabal erizain gazteak: nire amak. Gehiegizko arrantzaren ondorioz, harrapaketak bat-batean gutxitu egin ziren eta horrek Ternuako arrantza eremuak ixtea eragin zuen. Margarita 1975ean itzuli zen Donostiara, Super-8an grabatutako hainbat ordu berarekin zekartzala. Grabazio horietan, uharteko bizitza islatzen zuen; ingurumenarentzat, biztanleen bizimoduarentzat eta elikadura-subiranotasunarentzat itzulerarik gabeko une historikoa. Erakusketa hau uharte hauetan kokatzen da berrogeita hamar urte geroago. Egun, biztanle horiek, nola biziraun bilatzen ari dira beren lurralde txikian isolatuta eta ia ahaztuta.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button