ESZENA

Donostia 2016ko “Dramaturgia Berriak” proiektuaren emaitza: “Coordenadas”

Donostia 2016ren babespean bultzatutako Dramaturgia Berriak proiektuaren barruan sortu den Coordenadas antzezlana Arriaga Antzokian eszenaratuko da, azaroaren 23an eta 24an.

Olatz Ganboa, Aritza Rodríguez eta Natxo Montero lanaren protagonistak, gaur egun oraindik ere etxera itzultzeko bidaian jarraitzen duten milaka pertsona bezala ainguratuta daude. “Urte batzuk geroagoko herrialde baten memoria kolektiboaren topaketarekin amaituko den egiaren banakako bilaketa antzezten da Coordenadas dramaturgiaren barruan, oroimen historikori buruz hausnartzeko.

Arriaga antzokiaren arabera, “eszenografiak, mugatutako labirintoa erakusten duen definitu gabeko espazioa proposatzen du eta bertan, lurraren gainean, pertsonaien angustia sentitzen da. Euren ignominia gainditzeko, beste dimentsio batean ikusteko gainezka egiten duten irudi gisa azaleratzen diren oroitzapenak asmatuko dituzte. Azpimarragarriak dira Koldo Bellosok argiztapenean eta ikustekoetan egiten duen ekarpen bikaina, Peio Duranen jantzi aukeraketa egokia eta tramara oso ondo egokitzen diren atmosferak sortzen dituen Carlos Imazen musika eraginkorra”.
Olatz Gorrotxategiren eta Lander Iglesiasen testu berria Donostia 2016 Fundazioak, Victoria Eugenia Antzokiaren, Gasteizko Principal Antzokiaren eta Arriaga Antzokiaren lankidetzarekin bultzatu duen Dramaturgia Berriak proiektuaren barruan sortu da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button