ARTEA

“AtelieRetaguardia, heliografia garaikidea”

Nafarroako Unibertsitateko Museoak AtelieRetaguardia taldearen argazki-egitasmo garrantzitsuenekin ondu du AtelieRetaguardia, heliografia garaikidea izenburuko erakusketa, zeinak 2007 eta 2012 urteen artean garatutako proiektuak diren. Erakusketa zabalik egongo da aurtengo urrira arte.

AtelieRetaguardia taldea XIX. mendeko prozesu fotografikoen inguruan eratu zen. Prozesu zahar horiek, hain zuzen, sorkuntza artistiko garaikidean erabili zituen, argazkigintzari buruzko gogoeta egiteko asmoz, XXI. mendean.

Hala, erakusketa heliografo garaikideon obraren atzera begirakoa da. Museoaren arabera, “argazkigintzaren hastapenetako espiritu esperimentala eta esentziala berreskuratu zuten, sormen-bide berriak esploratzeko eta proposamen artistiko berritzailea sortzeko, betiere, orainarekin erabat konprometitua”.

Argazkilariok Bartzelonan bildu ziren 2007an, AtelieRetaguardia abiatzeko asmoz: Israel Ariño, Martí Llorens, Xavier Mulet, Rebecca Mutell eta Arcangela Regis. 2012an, taldea desegin zen eta sortutako obra guztiak, 173 pieza, Nafarroako Unibertsitateko Museoari utzi zizkion.

Erakusketa lau ataletan banatzen da: Besnard autoclipse, Frederick Scott Archer (1813-1857) argazkilariari eginiko omenaldia, kolodioi hezea teknikaren aitzindaria; Barcelona Expedición Heliográfica, Bartzelonako paisaia urbanoa XIX. mendeko ikuspegitik; Apollo Epikouro, British Museum eta Bartzelonako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatearekin lankidetzan garatutako seriea, Apollo Epikouros tenpluko frisoaren interpretazioa da; Cámara oscura, Estenopo, el mundo visto a través de un agujero proiektuaren baitan eginiko lana; eta, azkenik, Lucía diptikoa, taldearen lanik esperimentalena.

Informazio guztia: museo.unav.edu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button