ARTEA

Nori Ushijima artista japoniarraren margolanak Donostiako Arteko galerian

Nori Ushijima artista japoniarra Kumamoto hirian jaio zen 1956 urtean. Arte Ederrak ikasi zituen bere herrialdean eta Italian, non errenazimenduko murru eta pintura onenetarikoak zaharberritu zituen. Lan horrek hondarra utzi du bere obra garaikidean. Japoniarra Espainian bizi da 1991 urteaz geroztik. Bere pintura bikaina da: metamorfikoa, onirikoa, sinbolikoa eta ilusionista, besteak beste.

Arteko gaerian ikusgai dagoen erakusketak, hain zuzen, azken horri heltzen dio, ilusioa eta alusioa uztartuz, Alusionismo titulupean. Izan ere, margolak alusio piktorikoak eragiten dituzte bisitariaren irudimenean, errealaren, autorean fantasiaren eta ikusleaen pertzepzioaren artekoak alusioak, hain zuzen.

Artistak mito bertsio partikularra eskaintzen du, horrela, figurak eskortzoetan erakusten dira. Irudien arteko elkarrizketak gertatzen dira ikuslearen begien aurrean.

Artekok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button