ARTEA

"Monkey See Monkey Do" erakusketa Montehermoson

Oinarrizko balio batzuk gizateriaren historian konstanteak
izan direla esan dezakegu hala ere, balio horiek etengabe baliogabetu dira printzipio komun unibertsalak direla diotenen izenean: askatasuna, berdintasuna, justizia eta demokrazia.
Monkey See Monkey Do erakusketaren gai nagusia horixe da: nola pentsatzen dugun eta nola jarduten dugun, eta zer konpromiso mota hartzen dugun etikarekin eta eguneroko dilemekin.

Monkey see, monkey do esapide hori imitazio ekintza azaltzeko erabiltzen da; hau da, benetan ulertu gabe eta ekintzaren atzean zer arrazoi dagoen geure buruari galdegin gabe egiten dena.
Arte-lan hauek, elkarrekin eta bata bestearekin komunikatuta, gure bizitzetan eragina duten eta horiek arautzen dituzten arauei, sinesmenei eta jarrerei erantzuteko ditugun modu ugariak arakatzen dituzte: ideia politikoak, helburu zientifikoak, erlijio arloko uste sendoak, sistema juridikoak, hezkuntza eta familia.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button