ESZENA

“Arren Ganbara eta Emeen Sotoa” ikuskizunaren azken emanaldia, Durangon

Atx Teatroa konpainiak, apirilaren 9an, Durangoko San Agustin Kultur Gunean, Arren Ganbara eta Emeen Sotoa ikuskizunaren azken emanaldia egingo du. Emanaldia egiteaz gain, festa giroa sortuko du bertaratuko direnentzat, eta sorkuntza prozesuaren argazkien proiekzioa izango da,  DJ-a, eta ikusleen artean atrezoko hainbat elementu zozketatuko dira.

Durangon burutuko duten obraren harira, “delitu ikaragarriena, zitalena….babesbako agurea hiltzen du, zatitu eta gorpuzkiak ezkutatu. Polizia ikertzera dator, oihuren bat entzutean norbaitek abisua eman duelako. Hiltzaileak, bere zereginaren perfekzionismoz harro, etxe barrura gonbidatu, dena ordenan dagoela erakutsi eta eurekin batera jesartzen da lasai solasean. Garaipena dastatzen dagoelarik, bere buru barruan, agurearen bihotz-taupadak entzuten hasten da, hasikeran motel motelean, baina bere buruko burrunba hori gero eta ozenago egiten da, gero eta zoliago entzuten dira taupadok, jasanezin bihurtu arte. Errealak edo imajinazioak diren taupada misteriotsu horiek bere onetik atera eta bere delitua aitortzera bultzatuko dute.

Atx Teatroaren ikuskizunetako zutaberik nagusienak distopia, antiestetika eta Euskal Herriko tradizio eta antropologian ikerketa da. Apirilaren 21ean, Bihotz Salataria ikuskizun berriaren estreinaldia egingo dute.
Talde honen  gaineko informazioa hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button