ARTEA

Oroimenaren ahultasunari buruzko instalazioa, Montehermoson

Gasteizko Montehermoso zentroan, Sara Berasaluce artistaren Forget – Forgot – Forgotten izenburuko argazki-instalazioa dago ikusgai abenduaren 13ra arte; oroimenaren ahultasunaren inguruan ardazten diren hamar irudi bikote biltzen ditu: “denbora pasatu ondoren bizi izandakoaz geratzen dena, eta nola orain gogoratzen dugun orduko hartan sentitu izan genuena”.

Artistaren hitzetan, “Blow up filmaren (Michelangelo Antonioni, 1968) irudiak eta eszena batzuk errodatutako Londresko parkean ateratako neure argazkiak oinarri hartuta, instalazioaren bitartez saiatu naiz gure pertzepzioen izaera laburra azaltzen, inoiz ahaztuko ez omen dugun hori ere nola urtu egiten den, ia ezertxo ere antzematen ez den lanbro bihurtu arte”.

Erakusketan hamar argazki bikote jasotzen dira, eta bi argazki berdinek osatzen dute bikote bakoitza. Bata, modu arruntean erakusten da: horman eskegita, markoarekin… Bestea, berriz, irudiak murrizten dituen likido kimiko batean sartuta daude. “Bertan ahulduta, ia desagertzeraino, denbora baten barruan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button