ESZENA

Ikastaroak eta erresidentziak, “Zirkozaurre” gunean,

Ikastaroak eta erresidentziak egingo dira Zirkozaurre Bilboko Zirku Arteen gunean azaroaren 30etik abenduaren 22ra bitarte. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Sorkuntza Lantegiak programaren baitan dagoen Sorgune proiektuaren Haztegiak ondu ditu jarduera horiek.

Ikastaroei dagokienez, hiru motatakoak izango dira: Mintegiak, Eskuen oreka, Antonio Vargas zuzendari (azaroaren 30etik abenduaren 1era); eta Dantza mintegia, Guillermo Weickert-en eskutik (abenduaren 4tik 6ra).

Master Class-a; Errebote pilotak, Jose Luis Ruiz El Belga-ren eskutik (abenduaren 7 eta 8an).

Workshop-ak ere izango dira: Akrobazia ikerketa, Fet a mà konpainiak gidatua (abenduaren 9tik 15era), eta Antzerkiaren oinarriaren ikuspuntu ezberdinak: espazioa eta denbora, Kabia Teatroko Borja Ruizek zuzendua (abenduaren 20tik 22ra).

Erresidentzien haria, Bizkaiko hiru konpainia izan dira aukeratuak: Circo El Sainete, Queparche Teatro eta The Funes Troup; euren lan berriak jorratzeko antzeko aukera izango dute Zirkozaurren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button