ESZENA

“Kimu” programaren hirugarren deialdiaren saridunak

Donostia Kulturak eta Euskal Kultur Erakundeak Kimu programaren hirugarren deialdia martxan jarri zuten joan den urtearen hondarrean. Honen xedea haur eta gazteei zuzendutako arte eszenikoetan formazio programa bat eskaintzea da. Euskal Herriko lau artista hautatuak izan dira orain, izan ere deialdia zabalik izan da  urtarrilaren 7a arte.

Hala, Asier Zabaleta, Oihane Enbeita, Arantxa Hirigoyen eta Barbara Rivas aukeratuak izan dira 2018 urteko Kimu programan parte hartzeko. Donostia Kulturak eta Euskal kultur erakundeak dute Kimu programa eramaten Biarritz Culture eta Teatro Paraiso egiturekin partaidetzan.

Programaren helburua da master-classekin eta jaialdietako egonaldiekin trebakuntza-ibilbide bat diseinatzea, haur eta gazteei bideratutako euskarazko arte eszenikoen sorkuntza aberasteko eta dinamizatzeko. Lau artistek zuzendaritza artistiko baten laguntza eskuratuko dute bakoitzaren soslaiarekin ondoen egokitzen den trebakuntza-ibilbidea prestatzeko.

Programak artista bakoitzaren trebakuntza planaren kostuak estaliko ditu, 5.000 eurora arte. Diru hori ikastaroetako matrikulak, garraio gastuak, dietak eta jaialdietako izen-emate gastuak ordaintzeko izango da. Era berean, egonaldi labur bat ere egin ahal izango da amaierako ikerketa lana edo proiektua egin ahal izateko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button