ARTEA

Lucia Delgadoren erakusketa Montehermoson

Gasteizko Montehermoso zentroan, bertan bizi eta lan egiten duen Lucia Delgado artistaren Prepotentes por naturaleza izeneko erakusketa ikus daiteke urriaren 12ra arte. Bertan, argazkiak eta bideoak bildu ditu.

Argazki eta bideo egitasmoak gizaki kritikatzea du xede; hain zuzen ere, gizakia mende hartzen duen botere-sentimendua kolokan jartzea. Gizakiak berezkotzat hartzen dituen hainbat elementuz ohartu nahi du artistak, izan ere, elementu horiek, sarritan, irudi eta konparazioen bidez sortzen dira.

Artistaren hitzetan, “benetan samin handia eragiten du izadia mintzo den bitartean gizakiak entzungor jarraitzen duela ohartzeak. Izan ere, gizakia harroa da. Berez da harroa, izaeraz”. Harrokeria horren aurrean, Delgadok Ama Lurraren boterea jartzen du.

Bada, gizaki naturarekin harremanetan jartzen nahi du artistak, izadiari begira diezaiola: “Gu gabe ere gauza da Unibertsoa aurrera ateratzeko; talentuz inguratuta bizi gara planeta distiratsu honetan. Ama Lurrak 3,8 milioi urteko abantaila dauka…”.

Informazio gehiago: montehermoso.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button