ESZENA

Bilboko Nazioarteko XXX. Txotxongilo Jaialdiaren nobedadeak

Koreako Hyun Dai Puppet Theatre antzerki taldeak Bilboko XXX. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren hasierako ekitaldia zabalduko du. Asiako taldea azaroaren 18an Campos Eliseos Antzokian izango da, eta The Puppet City (Txotxongilo Hiria) antzeztuko du.

Hitzik gabeko antzezlan musikala da The Puppet City. Txotxongiloek Koreako dantza tradizionalak mendebaldeko musika zatiekin uztartzen dituzte. Hala, ekialdeko jantziek eta Koreako erritu-dantzek osatzen dute askotariko ikuskizun hau. Birziklatutako materialez egindako txotxongiloak ere agertzen dira. Horiekin batera, Elvis Presley-ren eta Abba taldearen saioak izaten dira.

Hyun Dai Puppet Theatre Koreako taldeak 40 urteko ibilbidea egin du dagoeneko, eta Yong Suk Cho zuzendariaren lanen kalitateari esker oso ezaguna da bere herrialdean. Horrez gain, sarritan aritu da bere lurraldetik at. Azaroan bertan, Bilbotik igaro ondoren, Txipre eta Beiruteko jaialdietara abiatuko da.

Aurtengo jaialdiak, gainera, beste nobedade handi bat dakar: Animazioko I. Lehiaketa. Bertara hainbat teknikatan (marrazki bizidunak, 3D, stopmotion, pixalizazioa, cut-out, claymotion edo objektuekiko beste edozein animazio mota) egindako bideo-lanak aurkez daitezke. Interesdunek gehienez bost minutu iraungo duten lanak aurkeztu beharko dituzte urriaren 10a baino lehen, saridunak jaialdian bertan ezagutzera emango direlarik.

Xehetasun gehiago hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button