ESZENA

Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi egonaldi eszeniko antolatu ditu

Erriberriko Antzerki Jaialdiak bi lanerako egonaldi edo ikerketarako laborategi proposatzen ditu Nafarroako artista zein konpainia profesionalek aurkeztutako proiektu artistikoentzat.

Nafarroako arte eszenikoen egile edota konpainia profesionalak aurkeztu ahalko dira, eta horretarako bi kategoria ezarri dira: Egile edo konpainia gazteentzako egonaldia, kide gazteak dituztenak (30 urtetik beherakoak) eta beren ibilbide profesionala hasten ari direnak; eta ibilbide profesional sendotua duten egile zein konpainientzako egonaldia.

Arte eszenikoetako sormen artistikoaren edozein alderdirekin lotuak dauden proiektuak onartuko dira. Baloratuko da proiektuak hezkuntzarako atal bat edo jendearekiko bitartekaritza-programa bat jasotzea, eta egindako lana konpainiak nahi duen formatuan aurkeztea (konferentzia, bideoa, aurkezpena, entsegu irekia eta abar), Erriberriko 2024ko Antzerki Jaialdiaren programaren barruan.

Egonaldiaren iraupena uztailaren 1etik abuztuaren 4ra arte izango da, eta egonaldi bat Tafallan izango da, eta bestea Beiren. Egonaldi bakoitzak 6.500 euroko gehieneko zuzkidura izango du.

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 30ean bukatuko da.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button