ARTEA

Francisco Elosegui argazkilariaren lanak ikusgai Zarautzen

Aldi baterako erakusketa berria zabalduko da gaur Zarautzeko Photomuseum Argazki eta Zinema Museoan. Elisa Querejetak komisariatuta, Francisco Elósegui Limousin. Erretratuak eta Gipuzkoako paisaiak 1936 – 1957  izenburua duen erakusketak Francisco Eloseguiren lanak jasotzen ditu. Lanbidez herriko botikaria zenak bere aisialdiko denboraren zati handia bere ingurune hurbilari irudiak ateratzeari eskaini zion. Gaur egun, bere funtsa Tolosako Udal-artxiboan gordetzen da. Erakusketa, azaroaren 11ra arte egongo da ikusgai.

Argazkilariaren bi alderdi erakutsi nahi dira erakusketaren bidez.  Alde batetik, bere irudien alderdi artistikoa ezagutarazi nahi da erretratuez, paisaiez eta natura-hilez osatua. Horietan konposizioa eta argia nabarmentzen dira.

Eta bestetik, jaio ziren testuingurua mantenduz,  “bere funts fotografikoaren alde dokumental baliotsua gaur egunera ekarri nahi izan dugu: 1930-1954 urte bitartean bere ibilaldietan  atera zituen Gipuzkoako herri eta paisaiak, bere artxibo pertsonalean sortu eta gorde zituen moduan”, Querejeta  komisarioaren  esanetan.

Halaber, urriaren 5ean, 18:00etan, erakusketaren izenburu bera duen hitzaldia emango Elisa Querejetak. Historia Garaikideko lizentziaduna da Querejeta, Salamancako Unibertsitatean. Egun Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako historia irakaslea da, eta  gainera, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia departamentuko kidea da. Argazkigintzarekin lotutako gaietan dihardu, Donostiako San Telmo Museoan, argazkien historia, oroimen historikoa eta funts publikoen zein pribatuen ikerketekin erlazionatutako dokumentalista lana eginez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button