MUSIKA

Nudozurdo, The Reverend Shawns Amos eta Glaukoma, Gernikako Lekuek jaialdian

Gernikako Lekuek jaialdia martxoaren 3tik 11ra egingo da, eta antolatzaileek aurtengo edizioan parte hartuko duten zenbait artistaren izenak iragarri dituzte: Nudozurdo, The Reverend Shawns Amos, Glaukoma, Balerdi Balerdi eta Anita Parker. Horretaz gainera, bestelako jarduerak ere izango dira: “erakusketak, proiekzioak, tailerrak eta askoz gehiago”.

Aurtengoa jaialdiaren bosgarren edizioa izango da, eta ohi dutenez, herriko agente ezberdinen artean eta elkarlanen antolatuko dute.

Antolatzaileok arabera, “Lekuek zaletasunetik abiatzen den festibala da. Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek. Gure asmoa herri oso bat musikaren bueltan jartzea da. Musika entzun, dantzatu, ikasi eta bizitzeko aste beteko egitaraua antolatu dugu”. Zaletasun horri jarraituz, jaialdi “txikia, askotarikoa, eklektikoa, horizontala, merkatuaren logiketatik kanpo dagoena” ondu dute aurten ere.

Bada martxoaren 3tik 11ra arte, Gernikako hamaika txokotara zabalduko da musika: Astra, Iparragirre Rock, Trinkete anti-txokoa, Lizeoa, eta hainbat taberna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button