ESZENA

Matxalen Bilbaoren “Gear” lana, Errenterian

Matxalen Bilbaok Gear aurkeztuko du bihar irailaren 25ean, 18:30ean Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan, Dantza Hirian programaren baitan.

Performance-dantza honetan taldea bera da gaia, norbanakoa taldearen barruan, dependiente-independientea balitz bezala. Mugimenduan dauden gorputzen hurbiltasuna eta elkarbizitza sumatzen da, eta horrexegatik, piezaren dramaturgia-ildoa taldean ezarriko den harreman motek markatuko dute. Desagertzen ez den taldeak aurrera egiten du loop bat sortuz, eta aurrera egiten du hainbat egoeratan egingo den bidaia ere sortuz.

Lan honetan parte hartzen duten dantzariak Maria Andres, Natalia Garcia, Natalia de Miguel, Nerea Martinez, Nekane Mendizabal eta Mikel del Valle dira. Koreografia Matxalen Bilbaok sortu du eta dantzarekin batera entzuten den musika J.S. Bach eta A. Mozart konpositoreena da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button