ESZENA

Topaclown, clownen nazioarteko bilgunea

Bihartik igandera bitarte, Topaclown clownen nazioarteko bilgunea egingo da Durangon. Hala, bisitariek makina bat ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute. Ikusgarriak ez ezik, ikastaroak ere izango dira.

Hasteko, bihar bertan, Ganso & Cia euskal konpainiak  Kaput lana taularatuko du San Agustin Kultur gunean, 20:00etatik aurrera.

Ostegunean, halaber hiru ekitaldi izango dira:  Mecha Show You (Jimena Cavalletti, Argentina), Open Door (Pere Hosta, Katalunia) eta Cualquiera Que Nos Viera (Zanguango Teatro, Euskadi).

Ostiralean, Mr Kebab (Juancallate, Katalunia) eta Nosferatu In Love (Les Bouffons, Murtzia). Larunbatean, halaber, Juntos (Fanny Giroud, Frantzia)  eta V. Topaklown Kabareta.

Azkenik, igandean, Topaklown Ikastaroen Erakustaldia izango da, San Agustin Kultur gunean, 20:00etan.

Informazio gehiago: kulturklik.euskadi.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button