ARTEA

Bilbao Art District egitasmoaren edizio berria

 

Bilbao Art District egitasmoak hiriko hamabi galeria, museo eta arte areto biltzen ditu, eta dagoeneko udazkenari begirako erakusketa guztiak prest daude.

Erakusketak modu bateratuan aurkeztuko dituzte aipaturiko zentroek, eta nazioarteko, estatuko eta EAEko hogei artista baino gehiagoren lanekin osatuko dira, tartean Eduardo Chillida, Ramón de Zubiaurre, Francisco Durrio, Agustín Ibarrola, Zaloa Ipiña, Esther Mahlangu, Seynl Awa Camara, Asunción Goikoetxea, Ixone Sádaba, Gonzalo Sicre, Mariemi Otaola, Andre Btoy, Daniel Muñoz, Sixe Paredes, SpY, Suso33, Gema Intxausti eta Elena Ciordia izango dira.

Aurten, bigarren urtea izango da, eta arte espazio berriak gehituko dira, hiriko beste leku batzuetan kokatutakoak.  Hala, iaz proposamen honetan parte hartu zuten galeriei (Michel Mejuto, Carreras-Múgica, Windsor Kulturgintza, Rembrandt, Kalao Panafrican Creations, Ederti, Juan Manuel Lumbreras, Vanguardia eta Aritza) edizio honetan SC Gallery, Marzana Gunea eta La Taller gehitu zaizkie, Bilbo Zaharrean eta Santutxun kokatutakoak.  

Datorren asteburuan, urriaren 17an eta 18an, jarduera egitarau beteaz gozatzeko parada izango da, hala nola, José Luis Canalen jazz hirukotearen eta María Rivero eta David Nanclares dueto akustikoaren emanaldiak.  Horrez gain, gitarra, harpa eta flauta kontzertuak eta soprano emanaldiak izango dira hainbat galeriatan. Arkitektura, dekorazio eta diseinu estudio ugarik, eta vintage artikulu eta arte saltoki askok ere bat egingo dute proposamen honekin eta haien ekarpena egingo dute esku-hartze artistikoak, tailerrak, ipuin kontalariak eta erakusketak proposatuz, besteak beste, Mabi Revuelta, Txuspo Poyo, Mario Gaztelu eta Josu Pena Moledoren eskutik.

Bilboko galerietan ateak zabaldu eta bisitariak modu berezi batean jasoko dituzte.

Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, webgunea kontsultatu ahal duzue: www.bilbaoartdistrict.com  

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button