ARTEA

Aitor Ruiz de Eginoren “Aberemua” erakusketa

Aberemua erakusketa berria inauguratu du Aitor Ruiz de Eginok, Biarritzeko Anne Broitman galerian. Bertan, aluminiozko 18 eskultura eta aluminioan margotutako 20 lan bildu ditu, maiatzaren 26ra bitartean.

Artistak berak testu labur hau bidali digu bere obraren azalpen gisan: “Zikuzulo gure tailerra, Hernaniko Zikuñaga langile auzoan, Adarra mendiaren magalean, eta industria gune batean kokatua dago. Txikitatik Adarra mendi eta inguruko natur eremuak  harridura, misterioa sor arazi didate. Denboraren poderioz hango forma, zuhaitzak, harriak, lanbroak, abereak, hegaztiak  kosmogonia pertsonal bat sortzen lagundu didate.

Aberemua (aberea + eremua) erakusketa honetan ikus daitezkeen eskultura eta pintura guztietan Adarra eremuan bizi diren abereen errepresentazio pertsonalak agertzen dira. Estetika pertsonal hori adierazteko aluminioa erabiltzen dut gehien bat, bai eskulturan bai margoan. Metal argitsua, arina, aereoa, leuna, beroa iruditzen zait. Oso ondo egokitzen dena adierazi nahi dudanari. Zikuzulon nere munduko pertsonaiak prozesu industrialekin uztartzen ditut bizia har dezaten.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button