IKUS-ENTZUN

“Zinetika” jaialdia Iruñean, Donostian, eta Bilbon

Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren, zinemaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da. Aurtengo edizioa seigarrena da, eta hilaren 31ra arte, Iruñean, Donostian eta Bilbon garatuko da.

Jaialdiak bideo-dantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak jasotzen ditu, gainera kultura-esperientzien plataforma izan nahi du, “hainbat arte-arlotako eta hainbat jatorritako erakundek eta sortzailek partekatua; tokian tokikoak izan, nahiz nazioartekoak izan”.

Aurtengo jaialdia hiru ataletan banatuta etorriko da: Hautaketa Ofiziala, Open Screen eta Zinetiks. Gainera, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako DNA programaren jarduera biltzen duen dokumentala programatuko da.

Orokorrean, “konfinamendua, errutina, bideojokoak, geometria, bereizkeria, denboraren iragaitea, arkitektura, poesia-ekintza, topaketa, esperimentazioa”… bezalako gaiak jorratzen dituzten obrak dira.
Aurten, lan horiek Argentina, Estatu Batuak, Frantzia, Ekuador, Brasil, Errusia, Britainia Handia, Herbehereak, Australia edo Espainia herrialdeetatik heldu dira.

Hiretan garatuko den programazio guztia kontsultatzeko: Zinetika

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button