IKUS-ENTZUN

Errefuxiatuen egoeraz, zinema zikloa Montehermoso kulturunean

Montehermoso kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdi publikoa egin zuten. Bertan Babesik Gabe proiektuaren hautatu zen. Orain, horren inguruan, zinema-ziklo bat aurkeztuko du Montehermoso kulturuneak, CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearekin batera.

Hil osoan, lau film eskainiko eta bakoitzaren bukaeran solasaldia izango da, errefuxiatuen egungo egoeraren inguruan.  Hala,  bihar, urtarrilaren 10ean, La vida secreta de las palabras (Isabel Coixet, 2005) pantailaratuko da. Itsasoaren erdian, petrolio-plataforma bat dago. Gizonezkoek baino ez dute lan egiten bertan, harik eta istripu misteriotsu bat gertatzen den arte. Emakume bakarti eta isil bat (Sarah Polley) eramango dute bertara, aldi batez itsu geratu den gizon bat (Tim Robbins) zaintzera.

Hurrengo saioetan emango diren filmak honakoak izango dira: urtarrilaren 14an, Frozen River, (Courtney Hunt, 2008); urtarrilaren 17an, In this World (Michael Winterbottom, 2002); urtarrilaren 31n, Hotel Cambridge, (Elianne Caffe, 2016). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button