ESZENA

Eta hegan egingo bagenu?

Igande honetan, urriak 2, Leioako Auditorium artoan, Aracaladanza konpainiaren ikuskizun berri eta orijinala ikusteko parada egongo da: Vuelos. Enrique Cabrera koreografoaren agindupean, Leonardo da Vinci jenioren bizitzan oinarritutako ikuskizun honetan bost dantzari hegan egiten saiatuko dira.

Aracaladanza konpainiaren ikuskizuna Madrileko La Abadía Antzokiak, Londoneko Sadler’s Wells Antzokiak eta Bartzelonako Festival Grec-ek ekoitzia da eta Pequeños paraísos, Nubes eta Constelaciones ikuskizun arrakastatsuen ostean dator.
Obraren helburua istorio eta amets zoragarria kontatzea da: “Leonardo da Vinci Pizkundeko jenio liluragarriak utopiaren atzetik ibili zen jakintza esparru asko landuz, hegoak eman zizkion bere irudimenari, oztoporik gabe, eta tramankulu burutsuak sortu zituen zerua zeharkatzeko, hegaldiaren mekanismoak ulertzeko obsesioz, txoriak imitatu ahal izateko. Bere makina, diseinu eta planoak lan honen inspiraziorako iturri dira, non objektuak protagonista izanik, bost dantzarik esploratu egiten duten Gizakiaren amets unibertsala: hegan egitea”.

Aracaladanza konpainia Espainiako arte eszenikoen erreferentzia bihurtu da nazioartean. Haren lanak Europako, Afrikako, Amerikako, Australiako eta Asiako antzoki handietan agertu dira. Ikuskizun guztietan arte-bikaintasuna nagusitzen da. Konpainiak hasiera-hasieratik landu ditu uko egin ezinezko bi oinarri: objektuekin lan eginez protagonista bihurraraztea eta ekoizpen eszenikoen taxuera ezin hobea. 2010ean Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionala eskuratu zuen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button