ARTEA

II. Jatorrira Itzultzea

Jatorrira Itzultzea proiektu artistikoentzako deialdia da, eta adin guztietariko artista nafarrei edo gertuko lurraldekoei luzatzen zaie. Deialdia ekainaren 30era arte dago irekita.

Bestelako inguru sozial edo kulturalen batean izandako bizipenen eraginik islatzen duten arte-lanak aurkitu eta ezagutarazi nahi ditu programa honek. Jatorri bertsuko artisten esperientzia ezberdinen arteko elkarrizketa burutzeko aukera eskainiko da, eta hala diziplina ezberdinetan egindako proposamenak jasotzea izango da xedea, hala nola, pintura, eskultura, marrazkia, argazkilaritza, ilustrazioa, grabatua, collage, moda, performance, diseinua edo instalakuntza.

Artelanen erakusketa, Iruñeako Civivox Iturrama kultur zentroan burutuko da, urriaren 24tik azaroaren 27ra arte.

Informazio guztia, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button