ARTEA

“Edipotoa”, Nagore Legarretaren argazki liburua

Edipotoa, Nagore Legarretaren argazki liburua, berriro argitaratu da. Latekin egindako lehen argazki bildumak jasotzen ditu liburuak.

Nagore Legarreta hernaniarraren lehen argazki liburua da Edipotoa eta 2011ko abenduan argitaratu zen lehen aldiz. Argitaratu ziren 200 aleak, liburua salmentan jarri eta gutxira agortu ziren.
Hori dela eta, Banizu Nizuke Bilboko argitaletxeak, liburua berriro ere argitaratu du. Bigarren edizio honetan hainbat aldaketa izan dira, maketazioari eta inpresio kalitateari dagokionean.  

Edioptoan Legarretak kamara estenopeikarekin egindako lehen argazki bildumak ikus daitezke. Hernaniarrak latak eta ontziak besterik ez ditu erabili liburu honetan ikus daitezkeen argazkiak sortzeko.

Liburuak bost atal ditu eta atal bakoitzerako idazle bat gonbidatu zuen argazkien inguruan burura etorritakoaren gainean idazteko. Liburua beraz, argazkiak eta idazle ezberdinen arteko testuen elkarrizketa da.

Liburua kalean dela eta, Euskal Herriko leku ezberdinetan aurkeztuko da errezitaldi-emanaldien bidez. Lehen Edipotoa emanaldia maiatzaren 10ean izango da, Donostiako Lugaritz kultur etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button