ESZENA

Dantzaren Hilabetea

Apirilaren 29a, Dantza modernoaren aitzindaria izan zen Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa jaiotako eguna aukeratu zuen UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak jaiegun hori oroitzeko ekitaldiak antolatu ohi ditu, eta aurten ez da gutxiagorako izango.

Aurtengo Dantzaren Hilabeteari apirilaren 10ean emango zaio hasiera, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean, Elkarteko ikasleek eskainiko duten dantza emanaldiarekin. Dantza erakustaldia zehatza izango da eta Gipuzkoako akademiek urteko beren lanaren zatirik onena eskainiko dute; balet klasikoa eta joerarik modernoenak ere ikusgai izango dira.

Dantza Kalean ikuskizunaren 5. edizioa apirilaren 16ean izango da, 17:30etan. Bertan, jazz dantza, funky eta dantza garaikidea lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleek.

Barra klasikoaren erakustaldia Urumea ibaiaren badian ere egingo da. Aurten ekintza hau lekuz aldatu da Urumea ibaiaren bokaleko bi ertzetara doa. Kontxako barandako barra klasiko erakustaldia, Dantzaren Hilabetearen ospakizunik jendetsuena bihurtu da.

Aste Santuan dantza ikastaroak izango dira Artelekun (apirilaren 26tik 30ra). Ana Gonzalez, Myriam Agar eta Fernando Lazaro izango dira irakasleak.
Apirilaren 30an, 20:00etan, IX. Dantza Sariak banaketa egingo da eta UNESCOk jai horren inguruan idatzitako adierazpena irakurriko da.
Eta amaitzeko, XV. Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala maiatzaren 1ean egingo da, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Emanaldi honekin, ikuslegoak dantzarien eta konpainia profesionalen lan txukunarekin gozatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button