ESZENA

Dantza ikuskizun ugari, Kultur Leioan

Kultur Leioak dantza-egitarau interesgarria ondu du apirilean. Hala, apirilaren 8an, Natxo Montero Danzak Barbecho ikuskizuna aurkeztuko du Auditoriumean.

Apirilaren 22an Igor Calongek zuzendutako Ciero Raso konpainiak Torment lana taularatuko du, eta 24an, familia guztiari zuzendutako ikuskizuna izango da: Xoga, Galiziako Entremans taldearen eskutik.

Horretaz gainera, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Leioan, Dantzaria obrarekin, “non flamenkoa eta euskal dantzak uztartzen diren, Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik”.

Azkenik, hilaren 7tik maiatzaren 8ra arte, Elías Agirreren IMBERMOVES. Espazioen konkista mugimenduaren bidez argazki-erakusketa izango da ikusgai Kultur Leioako erakusketa gelan. Inaugurazio egunean, gainera, Elias Aguirrek Flightless lanaren zati bat dantzatuko du. Kultur Leioaren arabera, “(argazki-erakusketa) autorretratu proiektua da, bidaietan zehar, modu iragankorrean hiri-arkitekturak bilatu eta argazkia egiten die, eta baita altxor naturalei eta gorputza harreman sinbiotikoa izatera gonbidatzen duten lekuei ere”.

Informazio gehiago: kulturleioa.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button