LITERATURA

Literatur itzulpena sustatzeko EIZIEren ekitaldiak sarean

Literatura Unibertsala bilduma sustatzeko hainbat ekitaldi prestatu zituen 2010eko azaroan eta abenduan EIZIEk, Euskal Herriko zenbait liburutegi eta ikastetxetan.
Irakurle helduei begira, Raymond Carver-ek idatzi eta Koro Navarrok itzulitako Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean liburuaren inguruko saioak antolatu ziren Hernaniko, Hendaiako eta Getxoko liburutegietan. Hernanin egindako saioa bideoz grabatu eta sarean ikusgai jarri du EIZIEk.

Gazteengan irakurzaletasuna pizteko helburuarekin, berriz, zenbait ikastetxerekin batera hiru saio antolatu zituen EIZIEk Jules Renardek idatzi eta Itziar Otegik euskaratutako Axenario liburuaren inguruan. Lehena Gasteizeko Koldo Mitxelena Institutuan, bigarrena Getxoko Artaza-Romo Institutuan eta hirugarrena Zarauzko Lizardi Institutuan.
Clara Janesek idatzi eta Juan Mari Lekuonak euskarara itzulitako Enblemak liburua ere abenduaren 3an aurkeztu zen Oiartzungo Udaletxean.

EIZIEren webguneko Jarduerak atalean ikus daiteke orain, eta parte-hartzaileek aurkezpenean esandako hitzak eta irakurritako poemak ere entzun daitezke.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button