ARTEA

“Video(S)torias” erakusketa Artium-en

Erakusketa honek azkeneko berrogei urteotan Espainiako estatuan sortu den bideo-grafiaren berrikuspen-lana izan nahi du. Joan den hilean zabaldu zen eta udagoienean itxiko da.
Artium museotik bidali diguten oharrak dioen bezala, “…berrikustea diogunean hitzaren esanahi bikoitzaz ari gara: arretaz eta kontuz ikusteaz eta zerbait berriro aztertzeaz. (…) Ez da gure asmoa espainiar ekoizpen mota edo eskola baten bereizgarrien bila abiatzea. Gabriel Villotak Señales de vídeo (MNCARS, 1995) katalogoko Saltando las fronteras (del estado español) lanean (1992) zioenez, zaila da espainiar bideoaren historia egitea, ez horrelako lan baten berezko gaiztasunagatik, baizik eta espainiarra izatearen arazoagatik. Lau ibilbideren inguruan eratu da erakusketa. Horietatik, bi formaltasunaren eremuari dagozkio; beste biak, berriz, eremu teorikoa deituko genukeen horri. (…)

Bideoaren, zinemaren eta telebistaren arteko mugak hain argiak ez direla, baina atzeraelikadura hori bazterrera utzi gabe, erredukzionistatzat jo litekeen premisa batetik abiatu nahi izan dugu: tresna digitalak iritsi zirenetik, euskarri elektromagnetikoa eta haren oinordekoak bakarrik erabili izan ditugu. Horregatik, ez duzue aurkituko erakusketa honetan filmean eginiko lan bat bera ere. Itxuraz bideo-artea zenbait hizkuntzaren atxikipena den arren (fotografia, zinema, telebista), hedabide autonomo bihurtu duten hainbat elementu berezi ere baditu.

Video(S)torias-en asmoa jarraikortasuna ematea da, hedabidean gertatzen ari denaren berrikusketa egitea, aldian behin. Kudeaketa-ikuspegi horren eta hasieran nahita eragindako kaosa dirudien erakusketaren diseinuaren helburua honako hau da: harreman berezi bat sortzea, ikuslearen portaera eta indarrean dauden kudeaketa-tratamendu batzuk zalantzak jartzeko eta aldarazteko, eta harreman multipolarra sortzea, bisitariak irakurketa guztiak egiteko aukera izan dezan, aldez aurretik ibilbide jakin bakar bati jarraitu beharrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button