ARTEA

Pablo Aizoiala pintorearen azken lanak

Pablo Aizoiala (Durango, 1954) pintoreak 2011tik 2013ra bitarte egindako lanen erakusketa paratu du Bilboko Xanon galerian. Atzera begirako hau ikusteko aukera handiago egongo da orain, izan ere beste epe baterako luzatu da erakusketa.

Margotuak baino, “amesturiko” lanak dira Aizoialarenak. “Naturaren sentsazioak interesatzen zaizkit, naturan bertan eginikoak, gugandik kanpo, naturan dauden benetako sentsazioen bila”. Malenkonia eta maitemintzera eramandako lanak dira.

Mozart eta R. Strauss musikari klasikoen piezak entzuten ditu naturako gaiak pintatzen ari den bitartean: loreak eta paisaiak. Izan ere, artistari gustatuko litzaioke bisitariek aipaturiko konpositoreen musika sentitzea bere lanak ikusterakoan: “Uste dut horrekin pozik sentituko nintzatekeela”.

Alabaina, durangarrak barrualdeak ere pintatzen ditu, korridoreak, komunak edo egongelak, eta batez ere egongela horietako elementuak; alegia, altzariak: sofak, butakak edo aulkiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button