ARTEA

Paco Polan argazkilariaren erakusketa Iruñean

"Egitasmo fotografiko bati heltzen diodanean gidoia jarraitzen dut, argazkia planifikatzen dut: aurretik ikusitako irudiak dira. Eskuarki irudi bakarra behar izaten dut gai bakoitzarentzat, eta hartara iristeko, edozein argazkilarik bezala, zenbait saiaketa egiten ditut, behin baino gehiagotan kliskatzen dut gai bakoitza", esan du argazkilari nafarrak jarduteko duen modua azalduz.

Polanek erakusketa honetan jaso duen egitasmoetako bat arkitekturari buruzko Muertes construidas da. Bertan, Mauthausen kontzentrazio-esparru nazian hil zen Giuseppe Pagano arkitektoari buruzkoa. Albert Speer eta Pagano nazismorekin loturiko arkitektoak izan ziren, bigarrena, gainera, "argazkilari bikaina izan zen, horren erakusle Museu Valencià de la Il.lustració-n 2008 urtean paraturiko erakusketa". Lehenengoaren obra guztia suntsitu egin zuten guda ostean, baina Paganorenak oraindik dirau Italian, zeinak "obra garaikde organikoa eta bere garaiarekin konprometitua zena eraiki zuen". "Arkitektura zalea naiz: eraikinak bisitatzen ditut, ez naiz aditua", gaineratu du argazkilariak.

Contraluzek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button