ARTEA

Raymond Dirlès pintorearen inguruko erakusketa, Bilbon

Raymond Dirlès (Montauban, Frantzia, 1941) pintorearen lanak paratu dituzte Bilboko Pabilioi 6 aretoan, apirilaren 27ra arte; artistaren obra koloretsua Bizitza koloretan izenburupean aurkeztu dute.

Bilboko aretoaren arabera, “Lienzo gaineko margo akrilikoak eta paper gaineko tinta margoak, formatu ezberdinetakoak dira. Bizitzak sortzen dion margotzeko beharrizanaren emaitzak, 1941. urtean Frantziako Montauban hirian jaiotako artista honen oinatzak dira”.

Hainbat kolore eta formarekin egindako obrak dira, etengabeko bilaketa baten ondorioa, eta emaitza hori abstrakzioan oinarritzen da. Artistaren hitzak erabilita, “mahiaren gainean baino, gure asmoan” dauden gaiak adierazi nahi ditu.

Dirlès artista bakartia izan zen. Ez zen eskola jakin bateko partaide izan, eta lengoaia piktoriko irekia erabili zuen, ikuslearengana zuzen-zuzen iristen dena, hunkitzeko asmoz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button