ESZENA

Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan

Gaur, Kamikaz Kolektiboaren eskutik, Käffka lanarekin gozatu ahalko duzue Azpeitiko Soreasu Antzokian, 19:30etik aurrera. Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktoreek Käffka taularatuko dute. Proiektu hau, bereziki nerabeei zuzendua dago, eta helburu didaktikoa du.

2049. urtean gizakiak planetaren baliabide naturalak agortu ditu. Bizi iraun ahal izateko lasterketa bortitz honetan produktibitateak gain hartu die. Botere egarria ase ezina da eta mundu materiala konkistatzea bide bakarra. Sistemarentzako, nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da, horretarako nerabeek heziketa berezia jasotzen dute.
Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan, eragin ditzakeen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira, Käffka eremuak.
Testuinguru horretan ezagutuko dira istorio honetako bi protagonistak, euren maitasunarekin inolako arazorik ez dutenak… Arazoa gizarteak berak dauka.

“Gehitu elkartea, Kamikaz Kolektiboarekin harremanetan jarri zen, aniztasun sexu-afektiboaren sentsibilizazioa eta ikusgarritasuna jorratzeko antzezlan bat sortzeko helburuarekin. Proiektua martxan zegoen bitartean, Ortzadar LGBT elkartea gehitu zen. Hiru eragileen elkarlanetik sortu da Käafka antzezlana”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button