ESZENA

Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du, Arriagan

Aukeran dantza konpainiak beren azken obretako pieza ezagunenei begirada berria proposatuz bere 20. urteurrena ospatuko du, Arriagan, 2018. urteari hasiera emanez.

Aukeran 20 urte Arriaga Antzokian eszenaratuko dute urtarrilaren 7an. Obra hori “atzera begirako ikuskizuna da, baina gaurkotutako eta berriztatutako begirada eskaintzen diona konpainiaren azken hiru ikuskizunei: Gernika, Geltokia eta Maurizia. Ehunka emanaldi eta milaka entseguren zein dantzari, zuzendari, tekniko, jostun eta abarren arteko talde lanaren isla izango da, bertaratzearekin ahalegin hori guztia txalotu duen publikoaren aurrean gauzatuko dena”.

Edu Muruamendiarazek zuzendutako dantza konpainiaren ikuskizun honetan Ainhoa Aierbe zuzendaritza eszenikoaz arduratzen da eta Mixel Ducau zuzendaritza musikalaz. “Elkarrekin sustatu dute ikusleak harrituko dituen proposamen eszeniko dotore eta zaindua, Arriaga Antzokian gabonetako oporren ostean, kasik horien amaiera gisa, eszenaratuko dutena”.

Aukeran konpainia 1997an eratu zuen Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografoak, elementu tradizionala eta garaikidearen arteko erlazio eta orekan ikertzeko eta sakontzeko ideiarekin. Harrezkeroztik, ibilbide luze eta oparoa egin du. Ikuskizun hauek ere taularatu ditu taldeak: Sutargi (2001), Izena duen guztia omen da (2003), Bideak (2006), Gernika, danza sobre el lienzo (2009) eta Burnia (2011). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button