ESZENA

Antzerkiaren Munduko Egunerako ospakizunak

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 27an ospatzen da urtero. Egun horretan, mundu osoan antzerkiaren aldeko adierazpenak egiten dira, eta nazioarteko ospea duen idazle batek apailatutako testua zabaltzen da.

Eguna behar bezala ospatzeko, herriz herri ekintzak eta ospakizunak antolatzen dira. Hala, gaur, nazioarteko adierazpenaren irakurketa antzeztua egingo da 12:00etan Bilboko Arriaga Plazan. Shakti Olaizola bihurrikaria eta Aritza Rodríguez antzezle eta musikaria izango dira irakurketa horren arduradunak. Eta arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Zirkuitua programaren barruan, Mama Crea konpainiak Históricas lana antzeztuko du BilbaoEszenan. Emakumeak historian bete izan duen lekua berreskuratzeko xedez Nuria M Cresek zentro horretan emakumeei zuzenduta eman duen antzerki tailerraren emaitza da honakoa.

Bestetik, Donostian, Victoria Eugenia Antzokian, urtero azken Donostia Antzerki Saria taularatu egiten da. Aurten, Dejabu Panpin Laborategia Arrastoak  izeneko lana taularatuko du, 20:00etan.

Antzerkiaren Munduko Eguna 1961ean sortu zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak (ANI-IIT). Martxoaren 27an egiten da urtero. Krystof Warlikowski zuzendari poloniarrak idazti du aurtengo mezua eta  20 hizkuntza baino gehiagotara itzuli da, eta milaka eta milaka ikus-entzuleren aurrean irakurriko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button