ARTEA

"UN(inverse)" Txuspo Poyoren azken lana

Erakusketa Maiatzaren 14a eta irailaren 5a bitartean izango da ARTIUM museoaren ekialde beheko aretoan.

Historiaren- bigarren mundu gerraren ondoren Nazio Batuen Erakundea osatzea, zehazki- irudikapen sinboliko batzuen eta besteen arteko harreman gatazkatsuaren inguruan egindako hainbat lan multzok osatzen dute erakusketa.

UN(inverse) egungo sistema politikoaren jatorriari eta honek sortu dituen irudikapen moduei buruzko gogoeta da. Izena, bertan egongo den pieza nagusitik dator eta Nazio Batuen siglak eta Hollywoodeko estudio famatuen arteko hitz-elkarketa da.

Horrela, Nazio Batuetako eraikin harrigarria, zinemako fikzioaren eta ideal politikoen arteko nahaste bat sortzen da.

Txuspo Poyo nafarrak ibilbide luzea duen artista da, batez ere ikus-entzunezkoetan. Errealitatea eta irudimena, tradizioa eta modernitatea, dira Poyok jorratzen dituen gai nagusiak.

Artium-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button