ARTEA

“Winterreise” Ines Garciaren erakusketa, BilbaoArten

Gaur berton, otsailak 2, abiatuko dute BilbaoArte zentroan, Ines Garciaren Winterreise erakusketa. Martxoaren 2ra arte irekita egongo da.

Ines Garcia 2017an bertan egoile izandako artista da, eta kasu honetan, Franz Schubert austriar konpositorearen Winterreise-n lanean oinarrituz, negu-paisaiaren irudietan zehar hausnarturiko ibilaldi bereziaren sentsazioak bildu nahi izan ditu.

Franz Schubertek  1828an konposatu zuen Winterreise. Obran ibiltari baten paseoa kontatzen da, argudio zehatzik gabe, negu-paisaian zehar. “Estilo erromantikoko lan bat da, paisaia eta ibiltariaren sentimendu etsiak irudikatzen dituen letrak dituena. Baina lanaren osotasuna urrunago doa eta izaera existentzialista nabarikozko konposizio bat bihurtzen da, non negu-paisaia barne-munduan transformatzen da. Estatu mentala eta psikologikoa irudikatzen duen barne-mundu bat”.

Ines Garcia Arte Ederretan lizentziatu zen Bartzelonako Fakultatean eta urtebeteko beka jaso zuen Balin. Estatu mailan zenbait erakusketetan parte hartu du, esaterako Bartzelonan edo Madrilen (Espacio Trapezio eta Matadero). Eta Bilbon ere bai (BilbaoArte, Espacio Abisal eta Sala Rekalde). Azken urte honetan Astilleroko X. Edizioko Bideoarte Saria jaso du bigarren aldiz eta BilbaoArte Fundazioan bekatua izan da Winterreise proiektua garatzeko.

Erakusketaren azken egunean (martxoak 2) kontzertu bat eskainiko da. Oriol Mallart (Baritonoa) eta Carmen Santa María (Pianoa) izango dira interpreteak, eta Franz Schubert-en Winterreise D 911, op 89-ren Lehenengo Zikloa eskainiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button