ESZENA

Hainbat ikastaro berezitarako epea zabalik

Bilbaoeszenak, apiriletik aurrera emango diren ahots, sorkuntza eszenografiko eta antzezpen coaching ikastaroetarako izen emate epea zabaldu du. Ikastaroak apirilean eskainiko dira BilbaoEszenaren instalazioetan.

Hala, sorkuntza eszeniko modulua apirilaren 2an hasiko da, eta ekainaren 18ra arte luzatuko da. Klaseak astelehen guztietan eskainiko dira euskaraz. Oinarrizko antzerki ezagutzak dituzten 18 urtetik gorako gazteei zuzendutako prestakuntza horrek, antzezlan baterako lan eszenikoa diseinatzeari eta martxan jartzeko moduari buruzko kontzeptu teorikoak garatzea proposatzen du, eta bigarren fasean, praktika laburra egiteko aukera eskaintzen du. Prestakuntzaren arduraduna Iñaki Ziarrusta antzezle, zuzendari, eszenografo eta itzultzailea izango da.

Ahotsari buruzko modulua ere egun horietan ere eskainiko da, gaztelaniaz, Justi Larrañaga antzezlearen eskutik. Tailerrean ahotsean zerikusi handia duten arnasketa eta jarrera bezalako alderdiak landuko dira.

Laia Ricart antzezleak zuzendutako Antzezpen Coaching-ari buruzko modulu intentsiboa ere eskainiko da. Ikastaroaren helburua ez da coach-ak prestatzea edo antzezpen metodo jakin baten transmisioa, antzezleari, antzezpenerako dituen gaitasunak baieztatzeko eta garatzeko gunea eskaintzea baizik, coach baten zuzendaritzapean. Ikastaroa apirilaren 10etik 14ra eskainiko da.

Ikastaro horietan parte hartu nahi duten pertsonek eman dezakete izena, Bilboko Udalaren web gunearen bitartez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button