ESZENA

Haurrei zuzenduriko Antzerki Testuen XXXII. Lehiaketa

Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute.

Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako pertsona orok hartu ahal dute parte, eta egile bakoitzak, gehienez ere, hiru testu aurkeztu ahal ditu, euskaraz edo gaztelaniaz idatziak. Testuok jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta haurrentzako lanek izan ohi duten iraupena izan beharko dute.

Lanak posta elektronikoz bidaliko dira biblioteca@laescueladeteatro.com helbidera, eta Haurrendako Antzerki Testuen XXXII. Lehiaketa idatzi beharko da. Ekainaren 30ean amaituko da lanak bidaltzeko epea.

Diru-sari bakarra finkatu da kategoria bakoitzean (euskaraz zein gaztelaniaz): 2.500 €.

Bestelako jakingarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button