ESZENA

“Antzerki Aroa 2019”, Iruñean

Apirilean eta maiatzean, Antzerki Aroa 2019 zikloa egingo da Iruñean, eta bere programazioan  bi antzezlan eskainiko dira Nafarroako Antzerki Eskolan: Izoztutako haizea bezala (Tanttaka Teatro), apirilaren 9an, eta Manifestu bat (Beheko Larraine), maiatzaren 8an. Antzezlanak 20:00etan oholtzaratuko dira.

Biharko saioa, Tanttaka Teatroren eskutik etorriko da. Izoztutako haizea bezala lanak baditu espazio eta denbora bereziak, deskripzioetan ere: “Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut. Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen… Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button